Zer da Teks?
Inguruneko hainbat kooperatiba eta erakunderen batasunetik sortuta.
TEKS elkartea, teknologia libreak ekonomia sozialaren ikuspegitik sortu, sustatu eta saretzeko sortu zen.
TEKS irabazi-asmorik gabeko burujabetza teknologikoa sustatzeko elkartea da. 2021ean sortu ginen Errenterian, inguruko hainbat kooperatiba eta erakunderen elkarlanetik.
Ordutik, interkooperazioa eta teknologia libreak sustatzen jarraitzen dugu, Torrekua bezalako proiektuak bultzatuz eta gure sarea zabalduz.
balioak
Gure oinarriak:
teknlogia librea, elkarlana eta lekukotasuna
Teknologia nola egiten dugun bezain garrantzitsua da zertarako eta norentzat egiten dugun.
Ekonomia Sozial Eraldatzailea
Ekonomia Sozial Eraldatzailea Interes ekonomikoen gainetik bizitzak erdian jartzea.
Teknologia Libreak
Teknologia libreak erabili jendarte librea izateko.
Elkarlana
Behar komunei erantzun komunak bilatzea.
Lekukotasuna
Tokian tokiko beharrei erantzuteko tresnen garapena.
Sormena
Sormena sustatu eta ezagutza partekatua sortzea.
Elkartetik harago
TEKS, entitate eta kooperatiba teknologikoen elkarte gisa, elkartetik harago doa. TEKS komunitatea, lankidetzarako espazioa eta elkarte bat da, baita aldizkako eta unean uneko topaketak, proiektuak eta ekimenak sortzeko eta sustatzeko talde bat ere.
