TEKS – Teknologia librea eta burujabetza teknologikoa

Teknologia libreekin, burujabeagoak.

Teknologia ez da neutrala, Guk erabaki nahi dugu nola eraiki.

TEKS burujabetza teknologikoa, teknologia libreak eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzen dituen elkartea da.

Arazoa

Nork kontrolatzen du
erabiltzen dugun teknologia?

Egunero erabiltzen dugu teknologia.
Baina nork erabakitzen du nola egiten den, nola eta zer gertatzen den gure datuekin?

AZPIEGITURAK

Gure gailuak elkarrekin konektatzea ahalbidetzen duen “errepidea” da. Gaur egun, gehienbat korporazio handien esku dago.

HARDWAREA

Ukitzen eta ikusten dugun hori da. Modu justu eta burujabean ekoiztea da erronka nagusia

SOFTWAREA

Teknologiaren “garuna” da: sistema eragiletik aplikaziorik txikienera.

DATUAK

Gure datuak enpresa gutxi batzuen esku daude, askotan gure baimenik gabe erabiliak, eta saldu ere egiten dira.

White abstract geometric artwork from Dresden, Germany

Hori aldatzeko sortu dugu TEKS.

Zer da TEKS?

TEKS irabazi-asmorik gabeko elkartea da, burujabetza teknologikoa sustatzeko sortua.

Komunitate bat eta lankidetzarako espazio bat da: aldizkako eta unean uneko topaketak, proiektuak eta ekimenak sortzeko talde bat.

SOLUZIOA

Zer da Burujabetza Teknologikoa?

White abstract geometric artwork from Dresden, Germany

balioak

Gure oinarriak:
teknologia librea, elkarlana eta lekukotasuna

Teknologia nola egiten dugun bezain garrantzitsua da zertarako eta norentzat egiten dugun.

Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Ekonomia Sozial Eraldatzailea Interes ekonomikoen gainetik bizitzak erdian jartzea.

Teknologia Libreak

Teknologia libreak erabili jendarte librea izateko.

Elkarlana

Behar komunei erantzun komunak bilatzea.

Lekukotasuna

Tokian tokiko beharrei erantzuteko tresnen garapena.

Sormena

Sormena sustatu eta ezagutza partekatua sortzea.

Windows of a building in Nuremberg, Germany

Ekintza

Gure lan-ildoak

Burujabetza teknologikoa praktikara eramatea da gure erronka. Horretarako, proiektuak garatu, ezagutza partekatu, ikertu eta sarea ehuntzen dugu.

Elkarrekin

Burujabetza ez da bakarrik egiten

Teknologia burujabea komunitatearekin eraikitzen da. Horregatik, TEKSek kooperatibak, herritarrak, eragile sozialak, proiektu teknologikoak eta beste sare batzuk konektatzen ditu.