Burujabetza Digitala

Teknologia erabiltzen dugu. Baina ez dugu kontrolatzen.

Burujabetza digitala teknologiarekin lotutako erabakietan komunitateek erabakitzeko gaitasuna izatea da.

Burujabetza digitala ateak zabaltzen dizkigu etorkizun berrietan pentsatzeko non pertsonak eta komunitateak erdigunean ipiniko diren. Komunitateen behar eta nahietara orientatutako teknologia digitalek bermatzen dute interes pribatuen aurrean ongizate soziala.

Azken finean, herriek, komunitateek eta herrialdeek izan behar dute eskubidea, nork bere ezaugarrien arabera, sare eta azpiegitura digitala propioak definitzeko, modu ekologiko, ekonomiko eta kultural egokiak erabiliz.

Teknologia librea eta komunitarioa: gure etorkizun digitalaren oinarria

  • Guk ez dugu enpresa pribatuen menpe egon nahi.
  • Ez ditugu teknologia digital pribatuak erabili nahi.
  • Ez ditugu gure datuak saldu nahi.
  • Gure tresna digitalen gaineko kontrola izan nahi dugu.
  • Gure ingurunean teknologia libreak sustatu nahi ditugu.
White abstract geometric artwork from Dresden, Germany